Deustuko Unibertsitateak Emakume Teknologoarentzako 2020ko Ada Byron Sariaren aurkezpena antolatu du. Sariaren helburua da teknologiaren munduan emakumeek egiten duten lanari balioa ematea. Ekitaldia urtarrilaren 31n izango da, 12:00etan, Forotech 2020 Ingeniaritza eta Teknologiaren Deustuko Astearen barruan.
Aurkezpenean, Concepcion Alicia Monjek, 2019ko saridunak “Hacia una sociedad robótica: acercándonos a la ciencia ficción” hitzaldia emango du, Cristina Gimenez Elorriaga Ada Byron Sariaren koordinatzaileak aurkeztuta.
Ekitaldian izango dira Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua, Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, Nerea Aranguren IK4-IDEKOko zuzendari nagusia eta Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa.
Ekitaldiaren amaieran networking cocktail bat eskainiko da.