Ongi etorria E2030DSS

Ongi etorria E2030DSS

Donostiako Estrategia Bulegotik, 5 zutabe sendoren gainean eraikitako 2030 Plan Estrategikoa aurkeztu dugu: Izaera, Oreka, Hiria, Abangoardia eta Lidergoa. Zutabe horietan bermatzen dira helburu estrategikoak eta ekintza-lerroak.

Aldaketa sustatzea dugu helburu, gure hiriaren bilakaera, aurrerabidea eta gizarte-, ekonomia- eta lurralde-garapen jasangarria bultzatzeko.

Ekintza-lerroak ezarrita, elkarlanean aritzeko garaia dugu aurretik, amesten dugun hiria eraki ahal izateko, GUZTION ARTEAN.

2030 Plana Planaren aurkezpena Aurkezpenaren bideoa

Berriak Ikusi berri guztiak

Hiriko zentro teknologiko nagusiak E2030DSSren zientzia- eta berrikuntza-estrategian lan egiteko elkartu dira

Hiriko E2030DSSari lotuta, Donostiako Estrategiak bilera egin du Donostian egoitza duten puntako zentro teknologiko nagusien ordezkaritza batekin, hiriko Zientziaren, Berrikuntzaren eta Ezagutzaren egitura garatu eta sendotzeko estrategian lanean jarraitzeko. Donostiak bi hamarkadatik gora daramatza ildo horretan lanean, eta izen handiko enpresa, zentro eta ikertzaileen ekosistema garatu du; orain, Zientziaren Hiri gisa duen proiekzioa hobetu nahi du hiri, estatu zein nazioarte mailan.

Bultzatu 2050 Hiri Agendaren 2. jarraipen-txostenak positiboki baloratu du Donostiak zientziaren eta berrikuntzaren alorrean egindako bilakaera

Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda epe luzerako plangintza-estrategia da, lurraldearen hiri-garapen iraunkorra gidatzeko diseinatutakoa. Europako Hiri Agendarekin eta NBEk ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 11. helburuarekin, hau da, hiri eta komunitate jasangarriak) bat egiten du, eta horixe du, hain zuzen, helburu: hiri eta udalerri bizigarriagoak, erresilienteagoak eta ekitatiboagoak sustatzea, klima-aldaketa, mugikortasuna, etxebizitza, gizarteratzea eta ekonomia jasangarria bezalako erronkei aurre egiteko.

Elkarrizketak

Pertsonak dira hiriko giltza. Eta euren lana eta motibazioak ezagutzeko modu egokiena hizketaldia dela uste dugu.

Ikusi elkarrizketa guztiak

Newsletterra Ikusi newsletter guztiak

Gure lanaren berri izan nahi duzu? Harpidetu gure buletin digitalera. Harpidetu nahi baduzu, mesedez, bete galdetegia. Eskerrik asko!

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak