bilatu
Bisita gidatua
 
deskargatu
Descargatu >> Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián azken agiria

BIZI, GOZATU

Bizi-kalitateak hirian dauka bere adierazgarri nagusienetakoa, beste lurraldeekin alderatzen gaituzten inkesta eta datuek dioten bezala, baina badira jorratu beharreko erronka garrantzitsuak ere: hiri osoaren garapen orekatua, jasangarritasuna, merkataritza eta gertuko zerbitzuak, konektibotasuna, etxebizitzara sarbidea, aisialdia... eta berrikuntza urbanoa jorratzen jarraitzeko beharra/aukera, denbora zehar bere burua berriz asmatzen jakin duen hiriaren ezaugarri  gisa.

Helburuak

  • Hiriaren garapen orekatu eta jasangarria ahalbidetuko duen Ingurumen Estrategia bultzatu.
  • Gizartean planteatzen diren erronka berriei erantzuna ematea ahalbidetuko duen sorospen zerbitzu sare bat segurtatu, bakarrik eta gero eta gehiago bizi diren pertsona adinduekin, zaurgarritasun egoera berriekin, zailtasunak dituzten pertsonak, kide bakarreko familiak, bazterketa arriskuan dauden etorkinak…
  • Gertuko zerbitzuen sorrera/garapenari bultzada, alor publikoan (sozialak, kulturalak, hezkuntza arlokoak, kiroletakoak, sanitarioak, etab.), nahiz pribatuan (merkataritza, etab.), pertsona guztientzat, kontuan hartuta beraien behar zehatzak eta hirian bere osotasunean, elkarbizitza eta hiritarren arteko harremanaren sustapenari begira, espazio berrien sorrera bultzatuz.
  • Jaiotzak sustatzeko estrategia bat abian jarri, erakundeen arteko elkarlanaren bidez, hau aitatasun/amatasunari laguntza gisa zehaztuz, familia eta lana aldi berean eramatea erraztuz.
  • Gizarte osoari bideratutako aisialdi eskaintza anitz baten eraketa indartu eta gazteei zuzendutako jarduerei arreta berezia emanez.
  • Bikaintasuna duen hiri espazio baterantz bideratutako estrategiarekin jarraitu, hiriko espazio tradizionalen eraldaketa edota berrasmatzeari indar berezia emanez (Urgull, Ulia, Urumea, Igeldo, tren ardatza, etab.), balorean jartzeko, aldi berean, hirian paisaia lagungarria, irisgarria eta jasangarria indartuz, paisaia eredu sortzaileak barneratzen dituen hiri diseinu baten bidez (artea, parkeak, etab.).
  • Kalitatea, sormena eta berrikuntzarekin lotutako merkataritza, ostalaritza eta turismo arloetako eskaintza bat lortu, hiria bizi eta gozatzeko lekurik erakargarriena bezala identifikatzeko.

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria