 |
|

Descargatu >>
Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián azken agiria |
|
 |
PERTSONAK ETA BALOREAK
Hiritar arduratsuak, aktiboak eta garapen globalari begira prest daudenak eta balore eta kapital sozialean indartsua den hiriaren sorreraren bidez soilik egokitzeko beharra dutenak. Kooperatzen duten hiritarrak, antolatzen direnak eta elkarbizitza eta proiektuak bultzatzen dituztenak, garapen etengabe eta jasangarria eraginez. Etorkizuneko hiriak egungo Donostia errealitate egin duten bezalako pertsonak behar ditu.
Helburuak
- Bakearen kultura eta salbuespenik gabe, Donostiako hiritar guztien giza eskubide guztiak errespetatzearen garrantzia indartuko duten politika hezitzaile eta hiritarrak bultzatu.
- Belaunaldien arteko integrazioa erraztu, gazteei aukerak eskaintzen dizkieten politikak eskaintzeko eta hauek adinduekin solidarioak izan daitezen, gizartearen eguneroko bizitzan barneratuz. Adinarekin hiri lagungarria.
- Gizarte kapitalaren sormena bultzatu, baloreen indarketaren bidez, publikoan hiritarren partaidetza sustatu, “demokrazia partehartzailea”.
- Hiri irekia. Alor ezberdinetan politika eta programak garatu, pertsona etorkinak eta beraien dinamismo soziala erraztuko duten harrera eta integrazioa lortzeko.
- Benetan eleanitza den gizarte baten garapena erraztu, erakundeen eta gizartearen ahalegin ezberdinak batuz, euskararen normalizazio osoaren aldeko apustua eginez, ingelesa eta frantsesa bezalako hizkuntzak sustatzearekin batera.
- Hiritar guztiek etxebizitzara sarbidea izatea erraztuko duten politikekin jarraitu, bereziki gazteei eta aukera gutxien dituzten kolektiboei.
|