bilatu
Bisita gidatua
 
deskargatu
Descargatu >> Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián azken agiria

DSSN DISEINATUA

b+Z: Berrikuntza, Zientzia, Ezagutza, Sormena,... Donostia, etorkizuneko jarduera gisa ezagutza eta berrikuntzari lotutako hiri berria eraikitzen joan da, “Zientziaren eta berrikuntzaren hiri” eta “ 2010eko Norako Turistiko onena” garaikurrak lortzeko punturaino, kulturaren eta gastronomiaren posizionamenduaren alde egiteagatik. Zientzia, ezagutza eta berrikuntza hiriari lotutako kontzeptu gisa, gelditzeko etorri dira eta berebiziko protagonismo berezia izango dute datorren hamarkadan.

Helburuak

  • Ekonomia Sortzailearekin erlazionatutako jardueretan Europa mailako erreferente bilakatu.
  • Energiarena alorrean ikerketa, garapena eta berrikuntza ahalbidetuko duten azpiegituren sorrera eta sektorearekin erlazionatutako enpresa berrien irekiera bultzatu.
  • Kirolaren alorrean, ezagutzaren azpiegituretako enpresa berrien garapena eta ezarpena bultzatu.
  • Zientzia eta ezagutza sortzaileak diren erakunde ezberdinen arteko ekimenak bultzatu, elkarlan eta koordinazio handiagoa bilatuz, ezagutzaren sorrera eta garapena erraztuko duten sinergiak eta enpresa merkatura igorpena sustatzeko.
  • Gastronomiaren ezagutzaren alorrean, enpresa eta azpiegitura berrien garapena eta ezarpena indartu.
  • Zahartzearen alorrean, ikerketa, garapena eta berrikuntza indartu (osasuna, gaigabeziak, teknologiak, kultur zerbitzuak, kirola, etab.) eta alor honekin erlazionatutako enpresaritza sektorea bultzatu.
  • Kultura ekintzailea, trebakuntza eta alor guztietan enpresaritza ekimenak garatzeko egoera egokiak sustatu, sektore berritzaileenetan indar berezia jarriz (Nanozientziak, Biozientziak, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Neurozientziak…) hiriak eta lurraldeak dituzten gaitasunak kontuan hartuta.

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria