bilatu
 
 

Donostiako Plan Estrategikoak, hiriaren kanpo proiekzioa sustatu eta mundu mailan Hiri komunitatearen partehartzea sendotzeko helburuekin, nazioarteko Hirien Sareetan partehartze maila ezberdina mantentzen du.

Adinarekin Hiri Lagunkorren Sarea-Age Friendly Cities

Adinarekin Hiri Lagunkorren SareaDonostia izan da Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) sustatzen duen nazioarteko Sare honen parte izango den estatuko lehen hiria.

Sarearen helburua zera da, pertsonei aktibo eta osasuntsu kontserbatzea ahalbidetzen dieten inguru urbanoak osatzen laguntzea. Donostiak erakunde hau osatzen duten erakunde honen lehendabiziko taldeko kide izateko pribilejioa dauka. Hau Nueva York, Manchester (Erresuma Batua), Brusela (Belgika), Ginebra (Suitza), Melville (Australia), Portland (AEB), London (Kanada) eta Louth County (Irlanda) hiriekin partekatzen du.

Gaur egun, Donostiako hiritarren %20,5 65 urte baino zaharragoa da (1981an %12,5 eta 2001ean %18,5eko garapenarekin), 16 donostiarretik batek 80 urteak gainditzen ditu gainera, gehienak emakumezkoak.
Etorkizunean zifra hau nabarmen areagotuko da, EUSTATek 2005-2020ra begira EAEarentzat egindako proiekzio demografikoa kontuan hartuta. Honen arabera, 65 urtetik gorako pertsona kopurua lau biztanletik batekoa izango da, 85 urtetik gorakoena ere bikoiztuz (2005eko 42.800tik, 2020ko 93.000ra).

Donostia Sarean.

Donostia 2009an burututako ikerketa lanetik abiatuta sartu zen sare honetan, Donostiako Plan Estrategikoaren koordinaziopean eta Matia Fundazioa eta Donostiako Udaleko Gizarte Ongizate departamenduarekin elkarlanean.
Azterketaren helburua “pertsona adinduekin lagunkorrak diren” aspektuak ezagutzen oinarritu zen, antzematen diren oztopo eta arazoak nabarmendu eta hobekuntzarako aukerak planteatzeaz gain.
Horretarako, pertsona adindu, famili zaintzaile, zerbitzuetako hornitzaile eta GKEetako pertsonez osatutako zortzi talde fokalen iritzia jaso zen.

Lan honetatik ondorioztatutako balorazio orokorra nahiko positiboa izan zen. Donostia “adinduekin nahiko lagunkorra” dela pentsatu zen, ikerketa alor guztietan hobetzeko proposamenak zehaztu ziren arren.

Zaragozak eta Bartzelonak Donostiaren pausoak jarraitu dituzte eta 2011 hasieran Sare honetako kide bilakatu dira.

ERLAZIONATUTAKO ESTEKAK

>> IMSERSO Web Gunea
>> OMEaren AGE FRIENDLY CITIES Web Gunea

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTUAK

>> Donostia, Hiri Lagunkoia Adineko Pertsonekin. OINARRI TXOSTENA. ABIATZE DOKUMENTUA. (2009). TAMAINA. 6.853 KB.
>> Dossierra: Donostia, Adinarekin Hiri Lagunkorra. (PDF. 1.170 KB.)
>> John Beard, AFCko presidenteari elkarrizketa, EL PAIS-en. 2010/10/25 (PDF. 100 KB.)
Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarea. INNPULSO Sarea

Donostia Zientzia eta Berrikuntzaren ikurra duten hogeita hamar hirien artean dago. Zientzia eta berrikuntzak bultzatutako errekonozimendu hau 2010ean jarri zen abian lehen aldiz eta udalen arteko harremana sustatzea eta zientzia eta berrikuntza arloetako proiektuak gauzatzeko ideiak trukatzea du xede.

Sare honetan iraupena hiru urtekoa da, hori baita ikurra eskaintzen den epemuga eta berritu egiten da ala ez, denbora horretan hiriek dituzten jardueren arabera.

MICCIN delakoak duen Estatuko Berrikuntza Estrategiak, 2015era begira Espainia munduko bederatzi ekonomia berritzaileenen artean kokatzea du xede, horretarako, premisa gisa administrazio guztien eta herrialdeko ekoizpen ehunaren arteko elkarlana du.

Donostia Sarean.

Donostiak protagonista papera dauka Sarean, izan ere, pasa den martxoak 22an kide diren hogeita hamar hirien artean Batzorde Errektoreko bokale da, beste seirekin batera. Data hartan ezarri zen Bartzelonako Udalak Kontseiluko lehendakaritza izatea 2011 urtean zehar.

Donostia, INNPULSO Sareko kide diren 100.000 biztanletik gorako Espainiako hamar hirien artean dago.
Horrela, I+G+B arloan hiriak eta bere inguruak hartutako ahalegin eta konpromiso garrantzitsua errekonozitzen du, tokiko esferatik, ekoizpen ereduaren aldaketaren bidean eginiko ekarpenaz gain.

Donostiako estrategia bulegoa izan zen, Donostiako Sustapen Elkartearekin elkarlanean, Donostiaren kandidatura sustatzeko ardura beregain hartu zuena.

Kandidatura honek hirian presente dauden energia, informazio eta komunikazioaren teknologia (IKTak), neurozientzia, nanozientzia, biozientzia eta beste hainbat sektoretako alor publiko, nahiz pribatuko berrogeita hamar erakunde ingururen atxikimendua jaso zuen.

INNPULSO Sarearen parte izatearen abantailak.

Sare honen parte izateak hainbat onura dakartza I+G+b alorreko eta tokiko garapeneko politiken alorrean:

  • Hiri hauek lehentasuna izatea estatuarenak diren edo honen partaidetza duten instalakuntza zientifiko eta teknologikoak kokatzeko garaian eta hiri hauek, ikerketa alorreko erakunde publikoen batzar eta mintegiak antolatzeko garaian lehenestea, lehen mailako hiri gisa.

  • Hiriaren komunikazio eta promozioan desberdintzearen erabilera baimentzea, estatu mailan, nahiz nazioartean.

  • Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarean integratzen diren udalen arteko kolaborazio proiektuen sustapen eta bultzada.

  • Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien nazioarteko promozioa, I+G+b alorrarekin erlazionatutako nazioarteko ekitaldietan.

ERLAZIONATUTAKO ESTEKAK

>> INNPULSO Sarearen Web gunea
>> Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Web Gunea
>> Donostiako Teknologi Elkartegiaren Web Gunea

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTUAK

>> Dossierra: Donostiaren zergatiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri gisa. (PDF. 134KB)
Hirien Garapen Estrategikoaren zentro Iberoamerikarra (CIDEU)

Hirien planifikazio estrategikoak lotutako Iberoamerikako Hirien Sare bat dugu. Donostia izango da 2007. urtean Sarearen Lehendakaritza izango duena, era honetan Xixonen erreleboa hartuz. CIDEU delakoak Bartzelonan du bere idazkaritza nagusia, bertan 1993an jaio ondoren.

Bere misioa zera da, hirien proiektuen diseinu eta kudeaketa prozesuetan pentsatzera bideratutako era estrategikoa bultzatzea, hirien garapen jasangarria planifikazio estrategikoaren bidez lortuz. Era berean, hiri estrategien inguruko hausnarketa bultzatzen du, IKTBak komunitate birtualen planifikazio eta eraketa prozesura erantsiz.

Espainiako hiriak (Bartzelona, Malaga, Xixon, Sevilla, Valentzia, Zaragoza…), brasildarrak (Brasilia, Salvador de Bahía, Natal…), argentinarrak (Buenos Aires, Rosario, Kordoba…), mexikarrak (Tijuana, Merida, Monterrey, Durango…).

Azken finean, 60 hiri baino gehiago biltzen ditu eta bere idazkaritza nagusia Bartzelonan dauka.

Informazio gehiago: www.cideu.org

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria