|
2004-06-16
Donostiako Plan
Estrategikoa aurkezten da
Kultura eta Biozientzia alorretako itzal
handiko bi txostengile handik hartu dute parte:
Josep Ramoneda eta Juan Carlos Izpisúa.
Pasa den asteartea, ekainak 15, Donostiako
Plan Estrategikoaren aurkezpena izan da Kursaalean.
Aurkezpenari erakundeetako ordezkariek eman
diote hasiera, eta segidan ikus-entzunezko
labur bat proiektatu da, Donostiako Plan Estrategikoak
azken hiru urteetan egindako jardueren erakusgarri.
Aurkezpen honen bitartez, amaiera emango
zaie Plan Estrategikoaren baitako langintzei,
non hiritar eta erakunde askok hartu duten
parte. Hala, bada, aipatu Plana onartzeak
Donostiarekin eta bere etorkizunarekin konpromisoa
hartzea esan nahi du, bai halaber 2010era
bitartean nahi dugun hiria diseinatzeko proiektuak
sustatzea.
Kultura eta Biozientzia alorretako itzal
handiko bi txostengile handik hartu dute parte:
batetik, Josep Ramoneda Bartzelonako Kultura
Garaikideko Zentroaren (CCCB) zuzendari orokorrak
"Kultura eta komunikazioa" izan
du hizpide; bestetik, Salk Institute for Biological
Studies-eko (AEB) Juan Carlos Izpisuak, nazioartean
prestigio handia duen zientzialari berau,
"Ama Zelulak eta Zebra arraina: Bioteknologi
Iraultzaren Esplorazio Erreminta" hartu
du ahotan.
|