bilatu
Bisita gidatua
 
PRENTSA OHARRAK atalera itzuli

2003-12-30

Donostiako Plan Estrategikoaren Batzorde Sustatzailea hiriarentzako trakzio-proiektuetan sakontzeko bildu zen

Urtarrilean onartuko da Donostiako Plan Estrategikoa

Donostiako Plan Estrategikoaren Batzorde Sustatzailea bildu zen, hilak 18, Batzorde Betearazleak prestaturiko trakzio-proiektuen proposamenean areago sakontzeko. Bilerara Batzorde Sustatzailea osatzen duten 66 erakundeak gonbidatu zituzten.

Donostiako udaletxeko Udalbatza-gelan egin den bileran Batzorde Betearazleak egindako proposamenen aurkezpena egin zen, eta bertan 2010era bitartean gauzatu beharreko trakzio-proiektuak daude.

Kepa Korta Plan Estrategikoaren zuzendariaren arabera, "bileran agiria entregatu dugu, Batzorde Sustatzaileko kideek Donostiako datozen urteetarako trkazio-proiektuak esku-eskura izan ditzaten. Orain, beraz, ekarpenak egiteko garaia da, eta ondoren egingo den beste bilera batean behin betiko onartuko da Donostiako Plan Estrategikoa".

Bilera horren ostean epe bat jarri dute, erakundeek eurek egokiak iruditzen zaizkien ekarpenak egiteko. Onartutako gogoeta guztiak 2004ko urtarrilean onartuko den lan-agirian txertatuko dira.

  subir

Bileraren irudia.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria