bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-03-11
XVI. mendeko komentu domingotarretik, gizarte museora.

San Telmo museoa handitzeko obrak erritmo onean doaz eta aurreikusia dagoen bezala, Euskadiko museorik zaharrenak (1902an inauguratu zen) 2010ean irekiko ditu berriz bere ateak.
Baina San Telmo, Aquariuma bezala, bere burua berrasmatzeko saiakeran, birmoldaketa arkitektoniko hutsetik haratago joan da eta gaur egungo desafioek lekua izango duten museo bizi bilakatuko da.


San Telmo berriaren apustua euskal gizarteari buruz hitz egingo duen erakusketa iraunkor bat izatetik pasatzen da. Alde batetik, gizartearen mito eta mugarriak jasoko ditu (ezinbesteko irakurketa duten aspektuak) eta bestetik, gizartearen errealitatearen baitan eraikitako egungo euskal gizartera helduko den diskurtsoa eskainiko du, modu honetan gizarte garaikidearen arazoei erantzuna ematen lagunduz.

Modu honetan, gizabanakoa gizartean izango da San Telmo Museoaren diskurtsoa, objektuak gizabanakoen bizitza sozialaren testigu bilakatuko dira eta bildumek balioa izango dute, gizarteari dei egiteko duten gaitasunagatik.

San Telmo museoa, bere 10.600m2-rekin, gizartearen interpretazioa egiten duen museo handiena da. Museoko erakusketak euskal gizarteari gerturatze ezberdinak eskainiko dizkio, memoria kolektiboaren gakoak arakatuz. Euskarak zeharkako presentzia izango du, ikuspuntu ezberdinetatik: bere jatorri eta garapenetik hasita, bere ezaugarri esanguratsuenak azpimarratuz, gure gizartean sustraitu arte, hau erabilera sozial, artistiko eta sormenezkoan proiektatuz; Pentsamendua, erakusketaren protagonista den gizartearen adierazpen intelektual eta izpirituala, gizarteari ezagutza eta inspirazioa ekarri dizkioten Baroja, Oteiza, Aresti, Unamuno, Lauaxeta, Barandiaran Zubiri eta abar bezalako intelektual, artista, sortzaile edo zientzialarien eskutik; eta Nortasunak, faktoreen presentziaren bitartez, euskal gizartearen singulartasuna, pentsamendua eta sentimenduei buruzko korronteak.

Erakusketen berrikuntza ezinbestekoa izango da San Telmo berriaren programazioan, museoa eta inguru sozialaren kultur eta hezkuntza dinamizaziorako. Programazioaren gaurkotzeak berebiziko papera jokatuko du iraunkortasunaren ideia galtzen duen iraupen luzeko erakusketetan (hauei 3.200m2-ko azalera eskainiko zaie), nahiz aldi bateko erakusketa edo iraupen motzekoetan (hauek 1.400 m2 okupatuko dituzte).

Gauzak horrela, San Telmo Museoak aldi baterako erakusketen ekoizpena formatu handiko erakusketa ibiltarien zirkuitu nazional-nazioartekoan barneratzera bideratuko du, baita erakusketa propioak ekoiztera eta erakunde publiko nahiz pribatuetako ekimenen jasotzaile bilakatzera ere.

Memoria eta ondare kultural, sozial eta artistikoari lotutako gai-sortak San Telmo Museoaren eskaintza osatuko du, aniztasuna, garaikidea izatea eta berezkotasunaren inguruan bere buruari galdetzeari uko egiten ez dion Gizarte Museo gisa.

Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendariaren hitzetan, “aurreko museoak bildumak berez erakusten zituen eta birmoldatu ondoren, horiek euskal gizartearen inguruko diskurtsoaren arabera erakutsiko dira”.
SAN TELMO ETA I+G.
Museoaren garapenaren oinarrizko zutabeetako bat beste kultur, zientzia, hezkuntza erakundeekin harremanetan egotea da. San Telmok badauka dagoeneko harreman estua Eusko Ikaskuntza, Aranzadi Zientzia Elkartea edota unibertsitatea berarekin, zientzia laneko irizpideetatik abiatuta, erakusketa iraunkorraren inguruko gaiak finkatzeko.

Susana Soto, museoko zuzendariak azpimarratu duenez, San Telmo berriaren helburuetako bat zera izango da, “ikerketa eta garapen, hezkuntza eta beste alorretako politiken bultzatzaile eta kolaboratzaile bilakatzea, modu honetan iraganeko aintzazko garaiak errekuperatuz”.

Horregatik, San Telmok hirian bertan, bere historian zehar Donostiako Museo Sarearen sustatzaile gisa izan duen papera errekuperatu nahi du, Gipuzkoako buru gisa eta euskal gizartearen erreferente bezala.
GUGGENHEIMETIK ALACANTEKO MARQ-ERA
San Telmo berria erreferente bila dabil Europa eta Amerikan, horregatik, beren bildumak, sortu dituen gizartearen arabera azaltzen dituzten heinean, gizarte museo gisa definitzen diren Frantzia eta Kanadako museoak bisitatu dituzte.

Hiriko kultur zuzendariek Frantzia eta Kanadako museoez gain, Berlin edota Bonnekoak bezalako museoak bisitatu dituzte, gizarte garaikideari buruz hitz eginda, erakusketak nola egin daitezkeen erakusle diren hiri argi gisa.

Estatu mailan, erreferentziazko museoak kontuan hartu dira, arrakasta lortzeko hainbat faktore dituztela kontuan hartuz, publikoarekin bat egiteko duten gaitasunagatik, hauen artean, Bilboko Guggenheim Museoa, MARQ delakoa (Alacanteko Museo Arkeologiko Probintziala) edota Madrilgo Thyssen Museoa.
SAN TELMO ETA 2016KO EUROPAKO KULTUR HIRIBURUTZA
Ez dago dudarik Museoak ezinbesteko papera jokatuko duela 2016rako Donostiaren Europako Kultur Hiriburutza lortzeko bidean eta erdigunean dagoen kultur espazio moderno bat izanik, eszenatokietako bat bilakatuko da. 2010ean San Telmo Museoaren irekierak Hiriburutzaren edozein programa kultur azpiegituran garatzea ahalbidetuko du.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria