|
2009-02-23
Erabateko arrakasta Zientziari buruzko hitzaldi zikloaren hasieran.
Pasa den otsailaren 12an, Charles Darwin izen handiko biologoaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko Javier Sampedro kazetari eta ikertzaileak eman zuen hitzaldia Donostiako Udaleko Batzar aretoa bete egin zuen.
Donostiako Plan Estrategikoak eta Policlínica Gipuzkoa- Dr. Carlos Elosegui Fundazioak antolatu zuten jardunaldi hau, 2009an zehar egingo den zikloko lehendabizikoa izan da eta Donostia Zientzia dibulgatzeko egiten ari den ahaleginaren barruan kokatzen da, horrekin batera, Kulturarekin elkartzeko, alor hauetan erreferente izan nahi duen hiriaren nortasun ikurren parte izatea du helburu, datozen urteotan batez ere, 2016rako kulturaren Europako hiriburu izateko kandidaturarekin.
Eboluzioaren Teoria eta Darwinen dilema azaltzeko ba al da Javier Sampedro baino inor hobeagorik?
|
 |
Sampedro Nature izen handiko aldizkarian artikulua argitaratu duen kazetari bakarra den einean harro agertu daiteke. Donostian eman zuen hitzaldia antolatzaileen aukera guztiak nabarmenki gainditu zituen eta ehunka lagun erakarri zituen Donostiako udalera.
Sampedro Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zientziatan (Genetika eta Biologia Molekularra) doktorea da.
Ikertzaile bezala Madrilgo Severo Ochoa Biologia Molekularreko Gunean lan egin du eta Cambridge-en (Erresuma Batua) Medical Research Council-eko Laboratory of Molecular Biology delakoan.
14 urte baino gehiago daramazki El País egunkariko erredaktore bezala, gaur egun, zientzia eta teknologiari buruzko berriak idazten ditu (beste hainbat gaien artean).
Darwin Eraikitzen eta Zerekin amesten dute euliek? liburuen autorea da.
|
 |
|