bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-10-27
Aldi berria Plan Estrategikoarentzat

Maiatzak 19an, Plan Estrategikoko Batzorde Delegatua eratu zen, Hiriko Gizarte Kontseiluaren esparruan, Presidentzia Ordezkaritzaren bitartez eta Donostiako Udalaren ekimenez.
Batzordearen misioa Donostia eta bere Hiri Komunitateko sektore eta lurraldeko planifikazio estrategikoaren prozesuan parte hartu, hau exekutatu eta jarraitzea da.


Bide honetan, debatea sustatuko da eta Gizarte Kontseiluaren bidez, Hiriko Plan Estrategikoaren aspektu azpimarragarrien azterketa eta txostenak bultzatuko dira.
Batzordeak Hiriko Gizarte Kontseiluaren aurrean, hiriaren proiektu handien nondik norakoa nola doan informatuko du gainera, proiektu berrietarako haztegi gisa egiteaz gain.
Era berean, urtero Donostia eta Donostialdeko Hiri Komuniateari buruzko gogoeta txosten bat aurkeztea ere, Batzordearen misioa da, Plan Estrategikoaren aplikazioaren aurrerapausoen inguruan informatzea bezala, adierazle koadro baten laguntzarekin.
Garapen ekonomiko eta sozialaren prozesuetan, planifikazio estrategikoaren kultura eta metodologia sustatu eta zabaltzea ere, bere funtzioen artean egongo da.
Batzorde Delegatuak Hirien sarean eta bereziki Baiona-Donostia “korridoreko” erakundeetan eta Euskal Hirian, Donostiaren presentzia erraztuko du. Aplikazio esperientziak lortu eta hiriaren estrategia hobetu dezaketen alorretan elkarlan handiagoa bultzatzeko helburuarekin, beti ere.

Misio honek Cristina Uriarte And. presidentea eta José Miguel Ayerza Jna. Presidenteordea buru izango ditu.

Batzordea, gobernantza terminoetan, gogoeta kolektiboa ahalbidetuko duen eta datozen urteotarako erronka interesgarriekin datorren 2013-2020 Plan Estrategikoa prestatzeko lanetan hasi da. Erronka hauen artean, 2013an, hiriaren birsorkuntzaren bigarren mendeurrena eta 2016an Europako hiriburu kultural izateko aukera daude.
Plan Estrategiko berria ez da zerotik hasten, izan ere, 2010ean amaituko den aurrekoak, azken urteotan berebizikoak direla frogatu den ardatz estrategiko batzuk planteatu zituen.
Joera gainerakorren azterketak, globalizazioarena nabari egin duen mundu konplexu eta elkar erlazionatu batean kokatuko den datozen urteetarako hiri eszena bat marraztea ahalbidetuko du.
Inguru honetan, 2002 eta 2003an egindako apustu estrategikoak sektore publiko eta pribatuaren inplikaziotik abiatuta garatu dira, besteak beste, ikusentzunezkoa (Donostian Zuatzuko Ikusentzunezkoen Berrikuntza Poloa, Zinealdea Oiartzunen edo Tabakalera), edota Biozientziekin erlazionatutakoa (Inbiomed, Biobide, Biodonostia, Biomagune IKG, Institutu Onkologikoa, etab...) eta inguru berriena (Nanogune IKG, Itourgune IKG, etab...).

Izan ere, buletin honekin kolaboratzen duten ikerketa guneetako zientzialari eta zuzendari guztiak bat datoz, azken urteotan Donostian bioteknologiek izan duten eraldaketa garrantzitsua azpimarratzerakoan.

Frantzia, Alemania eta Espainiako presidenteek eta bioteknologien alorrarekin harremana duten sektore pribatuko zenbait adituk Donostian egin zuten bilera (PLANT-KBBE programarena Miramar Jauregian, urriak 2 eta 3an) alor honekin erlazionatuta dauden guneen garapen eta kontzentrazio garrantzitsu hau azaltzeko lagungarri izan zen eta bertan esandakoa mirespen handiz jaso zen.

Miramon Teknologia Parkean ematen ari den Bio eremuarekin erlazionatutako ikerketa eta teknologia guneen kontzentrazioak, agente ezberdinen interakzioaren ondorioz garapen berriak ahalbidetzen ari den aukera espazio bat identifikatzea errazten du. Jada existitzen diren gune teknologikoetan Bio eremuarekin erlazionatutako alorren sorrerak zera azaltzen du, baita ere, desafio garrantzitsu bat (Inasmet, Cidetec, Fatronik, etab.).

Azken finean, gobernantza eta kolaborazioan oinarritutako konfluentzia estrategiak aktibatzea posible dela.

Sarean lan egiten denean, gauzek funtzionatzen duten adierazle handiena hau da, alorreko enpresak ezartzeko eskaintza erakargarria plazaratzeko gai izan den Miramon Teknologia Parkea.
Dudarik gabe, fase honetan erronkarik garrantzitsuena: Biozientzien alorrean, ikerketa eta berrikuntzarako beharrezkoak diren tresna gehienak espazio berdinean izatea ahalbidetzen duen inguru berezian lantzen diren tresnen irudi bateratu eta osagarri bat artikulatu eta komunikatzeko gai izatea.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria