bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-10-03
“Helburua irabaztea da, baina bidea egiteak, berez, hiriarentzat ekarpen bat izan behar du”

Kepa Korta, Donostiako plan Estrategikoko Zuzendariaren txostena, 2016ko Hiriburutzaren inguruko Topaketen esparruan. Kepa Korta, Donostiako plan Estrategikoko Zuzendaria izan zen, irailak 29 eta 30ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian antolatutako Europako Kulturaren Hiriburu izateko Kandidaturaren inguruko Topaketan lehen txostengilea.



Odon Elorza eta Kepa Korta
Kepa Kortak topaketa hauek duten garrantzia azpimarratu zuen, hiriak egin beharko duen ibilbidean abiapuntu gisa eztabaida esparrua definitzeko garaian. Era berean, Kortak datozen urteotako kultur eskaintza berrasmatzeko balioko duen erronka honi aurre egiteak hiriarentzat duen garrantzia nabarmendu zuen.

Kepa Korta, Lourdes Fernández eta Daniel Innerarity
Plan Estrategikoko zuzendariak 1985az geroztik hiriburutza izan duten edo lortzeko hautagai izan diren hiriei gainbegirada bat eman zien, 2013an Frantziaren aldetik hautagai izango direnetan indar berezia eginez. Hiri hauen artean, Bordele, Tolosa, Lyon eta Marsella-Provence daude (hauetatik azkenekoa aukeratu dute duela gutxi, 2013an Europako Kulturaren Hiriburu izateko). Kortak zera azpimarratu zuen, Marsellak ingurune sozial zail baten elkarbizitzaren inguruan artikulatutako kultur proiektu bat aurkezten duela. Frantziako hiri honek, “Les ateliers de l’Euro-méditerraneé” leloarekin, metamorfosian dagoen hiri bat aurkezten du.
 
Loturak:
donostia 2016
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria