bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-05-21
Donostia eta Gasteizko Udalek, Administrazio Elektronikoaren (e-governement) garapenerako lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Donostiako eta Gasteizko alkateek, Odon Elortzak eta Patxi Lazcozek, urrenez urren, bi udalen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Administrazio Elektronikoaren garapenerako.


Hitzarmen honen arabera, bi hiriek beren esperientziak elkartrukatu, sarearekin konexioa hobetu eta zerbitzu digitalen administrazioen arteko sarera sarbidea izan, sinadura elektronikoa balioztatu, hiritarren nortasuna eta egoitza baieztatzeko plataforma sortu eta horrelako lan komunak garatuko dituzte, txartel elektronikoaren ezarpen orokortuarekin batera.
Hasiera batean hiru urtez indarrean egongo den hitzarmen honen testuinguruan, koordinazio talde baten eraketa aurreikusi da, udal bakoitzeko arduradun batekin. Aldez aurretik, Xixongo udalarekin sinatu zen ezaugarri berdintsuko hitzarmena aipatu behar da.
Orain sinatutako hitzarmenak Informazio Gizartearen Garapenera eta Tokiko Administrazio Publikoaren Modernizaziora bideratutako Donostiako Plan Estrategikoaren helburu eta eskusartzeekin bat egiten du gainera, e-donostia.net udal estrategian eta Euskadi Informazioaren Gizartean eta e-Gipuzkoan markatutako helburuak lortzeaz gain.
Donostiak esperientzia luzea dauka Administrazio Elektronikoaren garapenean, Euskadin Administrazio Elektronikoa ezartzen lehendabiziko udala izanik (on line kontsultak eta tramiteak, ordainagirien ordainketa eta helbideratzeak, errolda, ondasun edo zorren ziurtagirien lorpena, gainbalioen simulazioa etab…); udal gune guztietan Udalinfo terminal informatikoak ere instalatu ditu baita ere eta udal zerbitzuetan era esperimentalean eta pixkanaka ezartzen ari den Hiritarren Txartel Elektronikoaren ezarpenean aurrerapen nabarmenak lortu ditu.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria