bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-05-22
Batzorde Delegatua

Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuaren lehendabiziko bilera

2013-2020 Plan Estrategikoak bere ibilbidea hasi du, antolakuntza egituran aldaketa handirik gabe eta inkorporazio berriekin.

Donostiako II. Plan Estrategikoaren hasiera Maiatzak 19an izan zen, Batzorde Delegatuaren lehen bileraren antolaketarekin. Hiri Handien Legea edo Tokiko Gobernuen Modernizaziorako Neurriak (abenduak 16ko 2003/57 Legea) indarrean jartzeak, Udal Administrazioan organo erabakigarrietan aldaketa garrantzitsuak dakartza. Beren bizitzetan eragina izan dezaketen erabakiak hartzeko prozesuetan partaidetza bermatzeko ahaleginean, Gobernu Zentralak Gizarte Kontseilua deitzen den figura baten sorrera aurreikusten du.



Batzorde Delegatua. Club Victoria Eugenia
Erakunde honen barruan, hiriko agente ekonomiko, sozial eta politiko garrantzitsuenek lekua izango lukete, Donostiaren etorkizuna markatuko duen estrategia diseinatzea Plan Estrategikoari egokituz. Iraganean, funtzio hau Plan Estrategikoaren Bulegoak betetzen zuen, Batzorde Betearazlea eta Batzorde Sustatzailearen laguntzarekin. Bi hauen funtzio nagusia zera zen, planifikazio estrategikoarekin erlazionatuta har zitezkeen erabakiak baieztatzea, baina fase berri honetan, Batzorde Delegatua izango da beste bi batzordeek (estrategikoak eta prospekziokoak) aurkezten dizkioten akordioak nahitaez balioztatu beharko dituena.
Modu honetan, bi organo betearazle sortuko dira, Batzorde Estrategikoaren kasuan, lobby moduan ekinda, eskura dauden baliabideak kudeatuz eta publiko-pribatua eta publiko-publikoaren arteko kolaborazioa bermatuz, agente guztiak koordinatzeko gai izango den tresna bat eskura izateko; eta prospekzio Batzordeari dagokionez, joera berriak garaiz antzemateko asmoz, prospekzio eta ikerketa lanak egiteko gai izan daitekeen talde bat edukitzeko.
Batzorde Delegatuaren lan hau ez da proiektuak exekutatzea izan behar, proiektu estrategiko berriei dagokienez, bere aurrean planteatzen diren gaiak bultzatu, balioztatu edo bere kasuan arbuiatzeko.
Orain hasten dugun etapa hau, aldi berean amaitzen den Plan Estrategikoan egindako lan itzelari esker, indar handiz errotutako oinarrien gainean sendotzen da. Denbora honetan ikasitako guztiak eta batez ere, ezarritako harreman sareak, Donostiak elkartuta eta norabide berdinean aurrera egitea ahalbidetuko duten erabakiak modu arin eta eraginkorragoan hartzea eragingo dute.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria