bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2011-07-11
“Hiriek jasangarritasun eta garapen sozialaren adibide izan behar dute”

Juan A. Zufiria, IBM Espainia, Portugal, Grezia eta Israeleko presidenteak, Donostia “hiri inteligenteen” trena hartuko duelako bere uste osoa adierazi zuen eta hiria “ausartzat” jo zuen.

Bere hitzaldia, San Telmo Museoan, pasa den uztailaren 5ean izandako Topaketa zikloaren barruan gertatu zen, Donostiako Estrategia Bulegoak antolaturikoa hain zuzen ere.


Juan Antonio Zufiria, Espainia, Portugal, Grezia eta Israeleko teknologi multinazionaleko presidente exekutiboa da, 2009ko urtarriletik. Billabonan jaioa, 1987tik bere karrera profesionala IBMri lotua egon da, urte horretan hasi baitzen ikerlari bezala lan egiten, IBMko New Yorkeko Thomas Watson Ikerketa Zentroan Zientzia Matematikoen Departamentuan. Zufiria, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Ingenieritza Aeronautikoan doktorea da, eta Kaliforniako Instituto Teknologikoko Matematika Aplikatuetan doktorea da, aldi berean, London School of Economics-eko Enpresen Administraziorako Masterra da.
IBM Espainia, Portugal, Grezia eta Israeleko presidenteak bere hitzaldia Donostiako Estrategia bulegoari eskerrak emanez hasi nahi izan zuen eta zorionak eman zizkion hiriari eta 2016ko bulegoari Europako Kultur Hiriburutza lortzeagatik, ildo horretan, hiriak aukera ezinhobea duela adierazi zuen “hiri inteligente” gisa erreferente bilakatzeko.

“Hiri inteligenteagoetarantz” hitzaldia Donostiako Estrategia Bulegoak antolatzen dituen Topaketak zikloaren barruan kokatzen da eta hiritarrekin ezagutza partekatu eta hiriko proiektu estrategikoetan aurrera egitea ditu helburu, berrikuntza teknologikoa eta sozialaren aldeko apustuak pisu garrantzitsua izanik. Ekitaldira alor enpresarial, teknologiko eta ingurumen arloko pertsonalitateak bertaratu ziren, Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udaleko erakundeetako arduradunak, etorkizuneko hiriak nolakoak izango diren interesatutako hiritarrekin batera.

Inguru urbanoen hazkuntza iraunkorrari eta bere azpiegituren konplexutasunaren hazkundeari dagokienez, Zufiriak zera azaldu zuen “urtero, munduan 60 milioi pertsona inguru lekuz aldatzen dira hiri inguruetara bizitzera, astean milioi 1. 2050an munduko populazioaren %70 hirietan biziko da eta hori sekulako desafioa da, baina hiri inteligenteen garapenari ekarpena egiteko aukera ere bai”. Hala ere, bolumen kuantitatibotik harago, Zufiriak hiriak hartzen joan diren pisua azpimarratu zuen, “berebiziko bizitza sozial eta ekonomikoaren integrazio, eraketa eta garapen puntu gisa”.

Eszenatoki honetan, hiriek beren jasangarritasunari lotutako desafio handiak dituzte aurrean, nahiz azpiegitura kritikoen kudeaketari dagokionean – hau da, garraioa, ura, energia, edota telekomunikazioak – nahiz enpresa eta hiritarrei zerbitzuak eskaintzeko unean. Izan ere “bere aurreikuspenak gero eta hobeak dira eta ez dituzte kalitatezko zerbitzuak bakarrik espero, gero eta sofistikatuagoak diren zerbitzuak baizik”, azaldu du argi.
Horrela, IBMko presidenteak hitzaldira bertaratu zirenak “desafioak begirada berriekin, gerturapena berriekin eta planteamendu berriekin begiratzera” animatu zituen. Horretarako berebizikoa da informazioen teknologiak txertatzea, hirietan inplikatutako sistema eta prozesu guztiak konektatzea eta monitorizatzea lortuz.
 
Artxiboak:
entrevista Zufiria DV.pdf
agenda conferencia NdeG.pdf
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria