bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-11-10
PLANA BERTAN EGON ZEN…

Espainiako hiri gutxik esan dezakete egun pare baten bueltan hamar Nobel sariren bisita izan dutela are gehiago, Julia Robertsen ibilbide zinematografikoari saria eman dioten bitartean. Donostiak ahal du. Begirada atzera bideratzen badugu, iraila eta urrian maila goreneko hainbat topaketa izan dira, baita nazioarteko adituekin burutu diren jardunaldiei eta mota guztietako hitzaldiei dagokienez ere. Ondorengo lerroetan ekitaldi guzti horiek jasoko ditugu, baita Donostiatik kanpo egin diren eta gure partaidetza izan dutenak ere.


Urriak 21-28. “EUSKAL TOKIKO ERAKUNDEAK, DATORREN LEGE ARAUTZAILEAREN AURREAN” gaia ardatz izan zuten ACOA-AKE Arabako Udalen Elkarteak antolatutako jardunaldiek. Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak jardunaldi hauetan parte hartu eta "Euro-hiriak, euro-eskualdeak" txostena aurkeztu zuen.

Urriak 26. Formatu berritzailearekin, “Hiru sukaldari Belaunaldiren topaketa” izan zen Donostiako Kursaalean, Gipuzkoa Sarean – Gizarte Balioakek antolatuta. Jardunaldiaren helburua profesional hauek beren esparruan lider egin dituzten balore nagusien garrantzian oinarritu zen. Belaunaldi batzuetatik besteetara baloreen trasmisioaz hitz egin zen. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Martín Berasategui, Elena Arzak eta Eneko Atxa Kubo txikiko eszenatokira igo ziren sukaldarietako batzuk izan genituen.

Urriak 24-28. Gipuzkoako hiriburua izan zuen puntu nagusi INTAren 34. edizioak. Lau egunetan zehar, Donostia hirigintzaren garapena eta abangoardiako arkitekturaren hiriburua izan zen, punta-puntako nazioarteko batzarretako bat eta 300 pertsona inguruk izena eman zuten. “Hiri-eskualdearen berrasmakuntza: azpiegiturak eta hiriko zerbitzuak garapen inteligentearen bila" izan zen Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariaren partaidetza izan zuen batzarraren gai nagusia. Batzarra Donostian izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuan Pasaiako Badiako Masterplan delakoa aurkeztu zen.
Urriak 21. Bic Gipuzkoa Berrilan eta CIC nanoGUNEren arteko elkarlan hitzarmenaren sinadura. Ekitaldian, Nanolncubadora delakoa ere inauguratu zen, CIC nanoGUNEren azken eskuraketa.

Urriak 20-21. Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Spri delakoak Faro Internacional eta Intergune 2010 antolatu zituzten urrenez urren, aurten lehen aldiz elkarrekin, sinergia handiagoak sortzeko asmoarekin. Antolatutako jardunaldien helburua euskal enpresei nazioarteko merkatuen eta enpresen nazioartekotze prozesuan garrantzi handiko kontuen inguruan gogoeta egiteko aukera ematea izan zen, gai hauen inguruko eztabaida, sektoreko ikuspegitik sustatzeaz gain. Jardunaldien inauguraziora Patxi López Lehendakaria bertaratu zen.

Urriak 15. Cidetec-IK4ren antolakuntzarekin, Miramon Teknologia Parkean “Ibilgailu elektrikoaren etorkizunak Euskadin dituen erronka eta aukerak” jardunaldia burutu zen.
Urriak 6. Ficoba izan zen “Mugaz gaindiko tren garraioaren etorkizuna 2016-2020” gaiaren inguruan PLAEk antolatutako trenari buruzko jardunaldiaren egoitza. Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualdeak (Frantzia) antolatuta, topaketan Atlantikoko tren autobidea, merkantzien mugaz gaindiko arazoak, edota ibilbide luzeko abiadura handia bezalako gaiak jorratu ziren.

Urriak 6-7. Donostiako Bakea eta Giza-eskubideen Etxean “Governing the global risks” jardunaldia izan zen, Orkestra-Euskal Institutua eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren antolakuntzarekin. Topaketak, besteak beste, ESADEko Javier Solana eta Gurutz Jauregi, EHUko Zuzenbide katedradunaren partaidetza izan zuen.

Irailak 21-22. PIAk, Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloak antolatutako Ikus-entzunezko Enpresen I topaketa. Topaketak berrikuntza digitalean, programatan, egungo merkatuan arrakasta duten zerbitzuetan eta interneterako bideojoko eta telesailetan dauden joeretara zuzendu zuen bere interesa.
Irailak 27-urriak 1. Donostia, beste guztien gainetik, zientziaren hiriburu bilakatu zen. “Passion for Knowledge” batzarra bertan egiteak, Gipuzkoako hiriburuan hamar Nobel sari kontzentratzea eragin zuen. Hau guztia, Pedro Miguel Etxenikek zuzentzen duen DIPC-Donostia International Phisic Centre delakoaren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan.

Irailak 15-17. Urtero Lleidako unibertsitateak antolatzen duen X. Setmana d'estudis urbans delakoak bere interesa Hiri Sortzaileetara bideratu zuen eta tamaina ertaineko hirietan Sormenaren gaia jorratu zuen Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariaren partaidetza izan zuen.

Irailak 27. EHUn “Osasuna Politiak Guztietan, tokiko eta eskualdeko politikek osasunean duten eraginaren ebaluaketa” lan jardunaldia izan zen.

Irailak 2. “Kultura politika berria: baloreak, Gipuzkoarentzat erronka” ikastaroa, EHUko udako ikastaroen barruan gauzatu zen eta Kepa Korta, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Victoria Camps, Jaume I Unibertsitateko Domingo García-Marza, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Manuel Villoria eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiko Kabineteko Xabier Barandiaranekin batera, antolatu zen mahai ingurura bertaratu zen.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria