bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-11-10
2016, gero eta hurbilago

Iraileko berria izan da, 2010. urtekoa, esan genezake, beldurrik gabe. Donostiak, 2016an Europako kultur hiriburu izateko lehian, lehendabiziko final handia gainditu du. Eta nota onarekin gainera, azken fasera zein hiri pasako ziren erabaki zuen epaimahaiko kideek, Donostiak aurkeztutako proiektuak “hunkitu zituela” komentatu zuten eta. Honek, Kordobarekin batera, faborito nagusien artean kokatzea eragin du. Orain lan gogorra egitea tokatzen da, amets bat bezala hasi zena, “helburu eskuragarri” bilakatzeko, kontutan hartuta epaimahaiak fase berri honi begira egin dituen gomendioak. Donostiarekin batera aurrez aukeratutako sei hiriak hauek dira: Kordoba, Burgos, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza. Orain BAI: atzerako kontua hasi da.


Aukeratutako hirietako bakoitzak bederatzi hilabete ditu, bigarren fasera pasatzen diren hiriak jakin zenetik, bere proposamenak zehazteko. Donostiak bere “programaren kalitate altuarengatik” goraipamenak jaso ditu, bere aurkezpenean originala eta “hiriko biztanleek proiektuarekiko berotasuna egoki islatzen duela” azpimarratu du batzordeak. Donostiako hautagaitzaren ausardia nabarmendu da lekuko arazo diren indarkeria eta terrorismoari aurre egiteko moduan. Aurrekontuen oreka eta hautagaitzaren prestakuntzan sektore pribatuaren partaidetza oso positiboki baloratu da. Atal honetan, puntu ahula bezala “aurrekontua gehiago zehaztu beharko dela hiria bigarren fasera iristen bada” azpimarratzen da. Halaber, “programak, elaborazio handiagoa beharko duela” adierazten da. Hauek dira, datozen hilabeteotan hobetu beharreko zenbait alderdi.
Androulla Vassiliou, Hezkuntza, Kultura, Eleaniztasun eta Gazteri Komisarioak, 2016an Europako Kultur Hiriburu bilakatzeko azken fasera pasa den kandidaturetako bakoitza zoriondu zuen, Donostia barne: “pozten naiz, titulu honetarako jasotako kandidatura anitzen kalitateaz, ekimen europar honek pizten duen interesaren adierazgarri nabarmena da eta”. Helburu hori gauzatzeko ezinbestekoa izango da, komisario europarraren komunikatuak adierazten duenez, “aurrera jarraitzen duten hiriek, aurreko fasean baino argitasun handiagoarekin, beren proiektuen dimentsio europarra frogatzea, kulturak, epe luzera begira, bere garapenean leku nagusia lortzeko izan dezakeen gaitasunarekin batera”.
Kepa Korta, Donostiako Estrategia bulegoko zuzendari-koordinatzailearentzat, berri itzela da azken fasera pasa izana, are gehiago berak zuzentzen duen bulegoa, 2008 inguruan Donostiaren kandidatura abian jarri zuena izan ondoren, hau da, Edorta Azpiazu, kandidaturaren lehen zuzendariaren etapan, Hiriburutzaren bulegoa eratu aurretik.
“Hiri honek erronkak behar ditu ez lokartzeko eta 2016 (Europako kultur hiriburutza) erronka bat da. Hiri hau erreferente izan duen aspektuetako bat mugituko du eta izan duela diot, orain hirien artean sekulako lehia dagoelako”. Kortaren iritzia da, beharrezkotzat jotzen du gainera “kultur eskaintza berriz pentsatu eta asmatzea, beste behin, kulturaren abangoardian kokatzeko”. Donostiako Estrategia bulegoko zuzendariak erronkari aurre egitea zaila eta gogorra dela zehaztu du, hala ere, “Hiriburutza lortuko dugu, baina gertatzen dena gertatzen dela, bidaiak merezi du”.
Gure hiriak hainbat zorion-agur jaso ditu, modu nabarmenean gainera, berria ezagutu ondorengo orduetan. Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministrotik (Donostiako kandidaturaren enbaxadorea) hasita, Adegiko zuzendari nagusia den José Miguel Ayerzara arte, hiritar anonimoak, alderdi politikoak, beste hirietako alkateak eta hainbat jende ahaztu gabe. Azken erabakia 2011ko ekaina edo uztailean hartuko du aukeraketa komiteak (hamahiru kide ditu: zazpi Europako erakundeek aukeratutakoak eta beste sei Kultura Ministerioak). 2016an, Espainia eta Poloniako hiri bana izango dugu Europako kultur hiriburutza tituluarekin. Zenbaitek hiri olinpikoak aukeratzerakoan sentitu dituzten emozioekin konparatzen duten lasterketa zirraragarri honetatik kanpo, bederatzi hiri gelditu dira: Santander, Caceres, Oviedo, Iruña, Tarragona, Malaga, Murtzia, Alcala de Henares eta Valentzia. Ea bederatzi hilabete barru, Donostiak emozio horiek sentitzen dituen.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria