bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-02-10
EBak Donostiako Adierazpena onartu du.

EBeko 27 Lehiakortasun ministroek Donostiako Adierazpena onartu zuten zientzia batasuneko berreskuratze eta hazkunde ekonomikoaren apostu garbi bezala. Otsailaren 7a eta 9a bitartean Donostian izan den Lehiakortasun Ministroen Bilera Informala dokumentu hau aho batez hitzartuaz amaitu zen. Bestalde, Industria ministroek Europar Batasunak auto elektrikoaren aldeko estrategia bateratua bultza dezan bat egin zuten.


DONOSTIAKO ADIERAZPENA
Europako herritarrek baterako historian zientziak izan duen egitekoa balioesten dute, Europaren etorkizunean izango duen garrantzia aitortzeaz gain, eta EU 2020 Estrategiak behar bezala nabarmenduko du alderdi hori.

Baina Europako zientzia orainalditik ere bizi da. Europak azken urteetan izan duen krisialdi ekonomikoen arteko okerrena gainditu behar du, eta zientzia konponbidearen zati izango da. Europako Ikerketa Esparruan lan egiten duten erakundeak eta pertsonak Europako ekonomiaren egungo egoeraren jakinaren gainean daude, eta berreskurapenean eta hazkundean eginkizun aktiboa izan nahi dute.
Zientzia osoak –funtsezko edo oinarrizko ikerketak nahiz ikerketa aplikatuak edo garapen teknologikoak, besteak beste–, ekarpen ugari egin ditzake: Hemen eta Orain.
Funtsezko ikerketak, giza eta gizarte-zientzien alorrekoak nahiz natura-zientziaren alorrekoak, unibertsoa eta geure burua hobeki ulertzen laguntzen digu.

Jakintza lortzeko prozesua Europako kulturaren funtsezko zutabea da, eta baita guztiok ditugun balioen zati ere, baina horretaz gain, gure zibilizazioaren erronka handiei aurre ekiteko ezinbestekoa dugu.
Erronka horietako gehienek —esate baterako, energiak eta klima-aldaketak, osasunak edota zahartzeak— dimentsio globala eta eragin sozioekonomiko nabarmena dituzte.

Horretaz gain, oinarrizko ikerketak berrikuntza iraultzaileetako batzuk sortu ditu zuzenean, eta teknologiari dagokionez aurrerapen handiko materialak, ekipoak eta azpiegiturak eskatzen ditu; Europako enpresak horien hornitzaileak dira.

Bestalde, ikerketa aplikatuaren eta garapen teknologikoaren alorrean sektore publikoan nahiz pribatuan diharduten gizonak eta emakumeak epe ertainean gure enpresak lehiakorragoak bihur daitezen lortzeko lanean ari dira, industriako eta etxeko erabilerarako produktu eta zerbitzu berriak doituz. Gainera, berehala erabiltzeko konponbide teknologikoak dituzte, krisialdiak gehien zigortu dituzten enpresei, eta bereziki, tradizio handieneko sektoreetako eta intentsitate berritzaile txikieneko ETEei lagun diezaieketenak.

Laburbilduz, Europako zientziak gizartearekin batera egin nahi du aurrera, gizarteak finantzatzen baitu zientzia, eta horretaz gain, gizarteak ateratzen baitu onura azkenean zientziaren asmakizunetatik, eta prozesu horretan, Europako ekonomiak zailtasunak dituela badaki zientziak, eta beraz, iraunkorragoa izango den jakintzan funts handiagoa izango duen ekonomia-eredua sustatzen du.
 
Loturak:
Informazio gehiago
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria