Berriak

Donostiako auzoen gaineko hiru ikuspegi

Donostiako Gizarte Kontseiluak Donostiako auzoen bilakaerari buruz antolatutako topaketak agerian utzi du ingurune hurbilean komunitatea sortzeak eta espazioak barruti bakoitzeko bizilagunen beharretara egokitzeak duen garrantzia.

Berria irakurri

Batzorde Iraunkorra bigarrenez bildu da aurtengo lan-ildoak zehazten jarraitzeko

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko bigarren bilera egin du, Daniel Zulaika presidenteak egindako proposamenari erantzuna emateko. Hain zuzen, hiriari eragiten dioten arazo zehatzak aztertuko dituzten lantaldeak sortzeko asmoa azaldu du Zulaikak; talde bakoitzak gai bat landuko du zazpi-zortzi hilabetez, eta urtearen amaieran Udalari proposamen argi bat egin dio. 

EKOS Jaialdiko sari-banaketarekin bukatutzat eman da gaur Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza urtea

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiaren sari-banaketa egin da gaur goizean Kursaalen, gaztez eta gizarte ekonomiaren alorreko ordezkariz betetako auditorioaren aurrean. Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan antolatutako azken ekitaldia izan da; hiriburutzaren helburua, hain zuzen, Donostia bera eta lurraldea nazioarteko erreferente bihurtzen dituen eredu ekonomiko honen balioa agerian jartzea izan da, eta arrakasta kasuak ezagutaraztea.


Aukera berriak eskaintzearen garrantzia

Urtea amaitzeko egun gutxi falta diren honetan, Donostiako Gizarte Kontseiluak solasaldia antolatu du Radio San Sebastian irrati-katean, II. Gizarte Kontseiluaren sariko hiru finalistekin.

 

Azaroaren 28an berrituko da Donostiako Gizarte Kontseilua

Joan den maiatzaren 25eko udal hauteskundeen ondoren, Donostiako Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egingo du azaroaren 28an, asteartearekin, araudi organikoak ezartzen dituen karguak berritzeko. Berrikuntza hori korporazio-aldaketarekin egiten da, 4 urtean behin, erakunde eta kide guztien ordezkagarritasuna bermatzeko. Ondoren, Gizarte Kontseiluaren Sariaren bigarren edizioko sari-banaketa egingo da.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak