bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

OTSAILA-2003
MANUEL CENDOYA | Miramongo Parke Teknologikoko Zuzendaria
"Donostiak bertako berotasuna aprobetxatu behar du eta irekia egon behar du unibertsora, ezeri ezetz esan gabe"

Manuel Zendoia Miramongo Parke Teknologikoko Zuzendaria da eta Donostiako Plan Estrategikoaren Zuzendaritza Batzordeko partaidea. Miramongo Parke Teknologikoak goi-teknologia alorreko enpresei, I+D zentroei eta laborategiei eta zerbitzu aurreratuak dituzten institutuei zuzentzen die bere jarduera. Hiriaren gizarte eta ekonomia garapenaren eragile eta tresna nagusia da. Manuel Zendoiaren ustez Donostian goi mailako jarduera teknologikoak egiten dira eta ilusio, imajinazio, zorroztasun eta lan apur batekin teknologia berrien alorrean, nazioartean, Donostia erreferentea izango da.

- Zein da, zure ustez, Donostiako egungo egoera, teknologia berriei dagokienean?
- Nazioarteko abangoardian kokatzeko moduko zientzia eta teknologia jarduerak garatzen dira Donostian: físika, elektrokimika, materialak, multimedia, adimen artifiziala, telematika... dira alorrik nabarmenetako batzuk. Bestalde, eta egungo egoeran, gizarte guztiaren giza eta ekonomia garapenaren bilakaerarako teknologia da alderdirik funtsezkoenetakoa. Gure hiria oso aproposa da ez bakarrik, herritarren esku teknologia berri horiek jartzeko, baizik eta teknologia horiek sortzeko eta garatzeko ere bai.

- Zein dira zure iritziz Donostiako enpresa teknologikoen puntu ahul eta indartsu nagusiak?
- Nire ustez, alor hauekin loturiko elementu garrantzitsu asko dugu. Hiri honek (hiria diodanean askotan nire buruan Gipuzkoa osoa dago) unibertsitateak, ospe handiko teknologia zentroak, industria eta enpresa sare garrantzitsua, gaitasun handiko zerbitzu guneak... ditu. Horren guztiaren ondorioz ondo hezitako gazte multzoa dugu, esperientziadun eta Know-howa duten pertsonak ditugu eta jarduera ezberdinak elkar sustatzeko eta elkarren artean harremana sortzeko aukera dugu. Eta horri guztiari gure bizitza kalitatearen eta ingurugiroaren baldintzak eta instituzioak eragiten ari diren azpiegitura eta ekipamenduen maila eransten badizkiogu ondorio modura esan daiteke teknologiarekin loturiko jarduerak garatzeko elementu egoki asko ditugula.

Hain egokiak ez diren beste elementu batzuk ere baditugu, jakina: gure neurria, geografia kokapena eta gizarte eta politika egoera. Baina, nire ustez, hain zuzen ere, horiexek erabili behar ditugu akuilu modura gure imajinazioa eta lanerako gaitasuna suspertzeko. Beraz, hain onak ez diren elementu horiek ( kokapen geografikoa, erabaki zentroen kontzentrazio eza, lur gutxi izatea, imajina...) erabili behar ditugu gure burua hobetzeko.

Esate baterako, jarduera batzuk abian jartzeko adinako lurrik ez dugunez edo gure lurraldean zelai gutxi dagoenez, aukeran dugunari ahal den probetxu handiena ateratzen saiatu behar dugu. Horrek eragin positiboa izango du gizartean.

jarraitu >

horrialdeak> 1 | 2 igo
Manuel Cendoya. Miramongo Parke Teknologikoko Zuzendaria
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria