Martxan da Gizarte Kontseiluaren dinamika berria, kaleko egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko helburuarekin
Donostiako Gizarte Kontseiluak apirilaren 16an egindako bileran hiru gai nagusi izan zituen aztergai: 2024ko udal-aurrekontuak, kale-egoeran dauden pertsonak, eta herritarrek zientzian parte hartzeko plataforma. Daniel Zulaika presidentearen eta Eneko Goia alkatearen hitzetan, lehentasunezkoak eta garrantzia handikoak dira hirurak.