bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

apirila-2006
JOAKIN TELLERIA | Miramon Teknologi Elkartegiko Zuzendaria
"Euskadiko Teknologi Elkartegien Sarea erreferentzia bihurtzen ari da Estatu osoan"

Joakin Tellería Miramon Teknologi Elkartegiko Zuzendaria eta Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Betearazleko kidea da. Miramon Teknologi Elkartegiak goi-teknologiako enpresak, I+Gko laborategi eta zentroak, eta zerbitzu aurreratuetako institutuak hartzen ditu barne. 300 milioitako salmentak eta 2.500 langile baino gehiago dituzten 46 enpresa ditu, eta hiriaren garapen ekonomiko eta sozialaren eragilea da.

1. Zeintzuk dira Miramon Teknologi Elkartegiak etorkizunerako dituen helburu nagusiak?

Etorkizuneko helburua gaur egungo lan-ildo berean dago, hau da, ikerketan, ikerketako emaitzen garapenean eta berrikuntzan lan egiten duten erakunde eta enpresak hartzean datza. Batez ere, enpresa berritzaileak, zentro teknologiko eta unibertsitateak erakartzen saiatzen ari gara, euren arteko harremanak sorturiko sinergiei esker enpresa-proiektu gehiago sor daitezen eta, beraz, lurraldean enplegu eta aberastasun gehiago izan dadin.

2. Asmo handiko zein proiektu jarri dituzte martxan azken aldian Teknologi Elkartegian?

Elkartegian daramazkidan bi urteetan, bertan lanean hasi diren Fatronik eta IKUSI proiektu garrantzitsuez gain, biozientziekin erlazionaturikoak dira asmo handieneko proiektuak.

Duela gutxi, 2003 urte amaieran, C eraikina egin da, eta bi urtetan ia guztiz bete da, biozientzien inguruko enpresa-proiektuekin. Sektore elektrokimikoan CIDETECdago, azken honek nanoteknologietara bideratutako jarduera ere burutzen duen arren; baina asmo handikoproiektu bat azpimarratu beharko litzateke, Biomagune Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, alegia. Biomaterialekin ikertzera bideratutako 4.000 metro karratu inguru izango ditu.

Eraikin honek, gainera, biozientziekin erlazionaturiko beste proiektu bat hartuko du barne. Enpresa-inkubadorean garatu den proiektua da, eta substantzia bioterapeutikoak sortuko ditu. Enpresak DRO Biosystems du izena. Hasiera batean, Biobide enpresa ere C eraikinean kokatzea pentsatu zen. Biobide Madrilgo Genetrix enpresak sortu zuen, zebra-arrainaren plataforman oinarrituriko farmakoen analisi masiboarekin erlazionaturiko lanak burutzen ditu, eta bere zuzendari zientifikoa Izpisúa irakaslea da. Baina, azkenean, Teknologi Elkartegiko beste eraikin batean kokatuko da.

3. Ba al dago Elkartegian kokatu nahi diren proiektu guztientzako behar adina leku?

Elkartegiaren azalera 220.000 m2-koa da, eta erdia dago eraikita. Erdi honetako %70, gutxi gorabehera, enpresei dagokie (Inasmet, Fatronik, Ikusi, etab.), eta beste %30, 33.000 m2, Elkartegiarenak dira. Elkartegiaren 33.000 m2-etako 25.000k, enpresak hartzeko balio dute. Duela bi urte, %60 genuen beteta; orain, berriz, %75, eta urte amaieran %85era iristea da aurreikuspena. Beraz, proiektuak kokatzen ari ginela eta espazio libre gutxi geratzen ari zela ikusi genuen (3.500 m2 inguru). Hori dela eta, ideia-lehiaketa jarri dugu martxan, enpresa-proiektu berriak kokatzeko eraikina sortzeko. Urtarriletik aurrera jarri zen martxan, eta Arbide dorreen zona urbanizatzea du helburu, 10 urte ingurutan 22.500 m2 eraiki daitezen. 5.000 m2-ko eraikina egiten hasiko dira, eta horrek 30.000 m2 emango ditu enpresak hartzeko.

4. Biomagune, Biobide… sektore bioteknologikoa sektore estrategikoa al da etorkizunerako?

Bai, oihartzun handia du sektore bioteknologikoak, biozientzienak, eta hain justu, Miramonen jarduera horrekin erlazionaturiko enpresa-proiektuak ari dira kokatzen. Alde batetik, aspaldiko proiektuak daude, Donostiako Ospitalea, Poliklinika, INASMET…. Baina hauen inguruan beste proiektu berri batzuk sortu dira, esaterako, Biobide, Biomagune, Inbiomed edo Fatronik. Azken honek, biozientziekin ez bada ere, laguntza-teknologiekinerlazionaturiko gaiak lantzen ditu, eta etorkizunean Onkologikoa ere han izango da. Beraz, osasunaren zientziei bideratutako proiektu ugari ari dira bertan kokatzen.

5. Zein bilakaera izan dute Euskadiko Teknologi Elkartegiek?

Euskadiko Teknologi Elkartegien Sarea erreferentzia bihurtzen ari da Estatu osoan. Martxan jarri zen lehen sarea da, eta bertatik atera ziren Katalunia edo Andaluziako sareak, besteak beste. Nire ustez, Sareak “osasun ona” du; gainera, duela bil hilabete inguru Garaia Berrikuntza Poloa sartu dugu, zeinak guztiok egiten dugun lana egonkortzen laguntzen duen.

jarraitu >

orrialdeak> 1 | 2 igo
Joakin Telleria
Joakin Telleria, Miramon Teknologi Elkartegiko Zuzendaria.
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria