|
APIRILA-2003
JOSEBA PALACIOS| KICOMUNICeko zuzendaria
"Administrazio
publikoan ez dago Zeinuen hizkuntza ezagutzen
duen tekniko bat ere"
Joseba Palacios KICOMUNICeko zuzendaria
da; multimedia enpresa hau, gainera, entzumen
gutxiagotasuna duten Espainiako lehen enplegu
zentro berezia da. Adierazi duenez, gorren
kolektiboan ezintasun zerrenda ugari dituzte,
eta hauen eraginak jasaten dituztenentzat
murru bihurtzen dira: telefono kabina batetik
hitz egitetik, udal edo erakunde pribatu batean
gestio bat egitera bitarte. Entzumen gutxiagotasuna
dutenentzat, Donostia, ez da kalitatezko hiri
bat.
- Zure ustez, zein da Donostiaren
egungo egoera gutxiagotuei dagokienez?
Gutxiagotasun fisiko, psikiko, eta
ikusmen zentzumen gutxiagotasuna duten pertsonek,
Donostian, orokorrean ondo egituratutako erakundeak,
erakunde babes indartsua, eta pertsona ekipamendu
eta ekipamendu teknikoa dute, eragindakoak
ordezkatu eta harretaz zainduta egon daitezen
eragiten dutenak. Hala ere, ezin da gauza
bera esan entzumen gutxiagotasuna duten pertsonei
buruz, urte hauetan Gorrak garen kolektiboak
berak esan izan dugun arrazoiengatik, eta,
batez ere, gizarte partehartzean dugun hutsuneagatik
da. Hutsune hau, batetik, hezkuntza sistema
desegokiagatik da, eta hortik hasi beharko
litzateke, eta bestetik, aurrekoaren ondorio
den politika gabezia, edo politika desegokiengatik,
ez baitute jakin kolektiboaren errealitate
eta beharrei erantzun egokiak ematen jakin.
Erakundeek eta gizarteak orokorrean uste du,
aipatutako beste gutxiagotasun erakundeek
bezala, gure elkarte propioak ditugula, Gipuzkoan
gortasunak eragindakoei arreta egokia egiten
diena. Akats bat da, pertsona Gorraren mundua
egitura ikuspuntutik ez ezagutzea, kontuan
hartu beharreko faktore bat da. Pertsona Gorrak,
gehienak, formazio eta kultura mailan oinarrizko
gabeziak dituzten pertsonak dira, eta hau
hala izatearen arrazoiek hemen azaltzea posible
ez den azalpen zabal bat beharko luke, baina,
argi dago, formazio faltak, hizketa eta irakurtze
lingüistika bezalako oinarrizko mailatan
eragina duela, eta logikoki, pertsona Gorraren
bizitzako beste alorretan eragina du. Beraz,
informazio eta formazio hutsunea dago, estrategikoki,
kolektiboari eragiten ditoten egoera anitz
eta ugariei erantzuteko, eta horrek, Donostiako
beste gutxiagotasun erakundeekin parekagarri
diren mailatan operatiboki ez aritzea eragiten
du.
|